XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

a) Zer mugarri pasatu diren eta berorien deskribapenarekin eta planoetan ageri diren kokalekuekin bat datozen ala ez.

b) Izan diren ezadostasunak

c) Bestelako edozein gorabehera garrantzitsu.

2.- Aktaren kopia Foru Aldundira bidaliko da, eta erabakirik hartu baldin bada ez da baliozkoa izango Baso Administrazioak akta espresi onartu arte.

3.- Onartutako erabakiaren arabera bidezkoa bada, plano ofizialak aldatuko dira.

LAUGARREN ATALA

KATALOGOKO MENDIEN KARGAK

39. artikulua.- Kargak

Foru arau honen ondorioetarako kargatzat joko dira zortasunak eta gainerako eskubide errealak, hipotekak, okupazioak eta erabilerak.

40. artikulua.- Zortasunak

Foru Aldundiak zehaztuko ditu Katalogoko mendiek dituzten zortasunak eta gainerako eskubide errealak.

Aurretik diren datuen arabera zortasuna edo eskubide erreala ez bada behar bezala zuritua, Foru Aldundiak, bere ekimenaz edo titular den entitate nahiz partikularrarenaz, espedientea ireki eta interesatuei entzunak izateko 30 eguneko epea emango die, bidezko dena erabakitzeko.

41. artikulua.- Zortasunak iraungitzea

Foru Aldundiak ahalmena izango du Katalogoko mendietan ezarritako edozein zortasun, behar bezala onetsitakoa edo jasoa bada ere, iraungitzat emateko edo aldi baterako etenik uzteko, iruditzen bazaio beste era batera erregulatuta ere bateraezina dela karga hori duen mendiaren funtsezko ezaugarriekin edo duen herri onurarekin.

Halakoetan, derrigorrezko desjabetzapenetarako ezarrita dagoen prozedura segituko da.

42. artikulua.- Zortasunak onartzea

Herri onurako mendian zortasunen baten edo bestelako eskubide errealen baten titularra dela uste izanda halaxe onartzea eta Katalogoan jasotzea nahi duenak foru arau honen 25. eta 29. artikuluetan aipatutako urratsak eman beharko ditu.

43. artikulua.- Hipotekak

Katalogoko mendien errenta edo ustiaketen gaineko hipotekazko bermeak eratu ahal izango dira, bermatutako kreditua osorik eskura denetik gehinez 25 urterako.